Reala esku hutsik itzuli da Eibarretik. Zoritxarreko bi jokaldik baldintzatutako neurketan, txuri-urdinak bi eta huts galdu dute Ipuruan. Hamar gizonekin geratzea 24.minutuan eta lehen gola bere atean sartzea kolpe gogorregia izan da punturen bat lortzeko. Partida lehiatua eta erritmo altukoa espero zen, ohikoa zelai horretan. Neurketa paretsu hasi da. Bi areetara iritsi eta gero bi taldeak, jokaldi erabakiarria iritsi da. Epaileak Aritz kanporatu du área barruan eskura joan baitzaio balia. Pedro Leonek penaltia kanpora bota duen arren, Realak ordubete baino gehiagorako geratu da gizon bat gutxiagorekin. Ondo eutsi du atsedenaldia arte, nahiz eta etxekoek aurrerapausoa eman denbora horretan. Gizon bat gutxiagorekin zaila da jokatzea, are eta gehiago zorteak berriro bizkarra ematen dizunean. Bigarren zatiko ordu laurdena bete baino lehen, zoritxarreko beste jokaldi batek aurretik jarri du Eibar. Escalanteren erdiraketa bat Illarrak ikutu du bere atean sartuz baloia. Reala saiatu da Riesgorengana iristen baina ez zuen lortzen. Beberen bi eta hutsekoak oso aldapa gora utzi du lana. Azken txanpan Realak gola sartzeko aukerarik izan du baina ez du asmatu azken metroetan. Fitxa teknikoa:SD Eibar: Riesgo, Capa, Gálvez, Lejeune, Luna, Escalante (Fran Rico, min.85), D. García (cap), P. León, Bebé (Rubén Peña, min.79), Kike (Nano, min.64), S. Enrich. Real Sociedad: Rulli, Aritz, Raúl Navas, I. Martínez, Héctor Hdez., M. Bergara, Illarra, Zurutuza (Zaldua, min.46), Carlos V. (cap) (Oyarzabal, min.66), Willian J. (X. Prieto, min.58) y Juanmi. Golak: 1-0: Illarra (b.a), min.57. 2-0: Bebé, min.66. Epailea: Sánchez Martínez. Horiak: Kike, Gálvez, Escalante, Dani García, I. Martínez, Carlos V. Gorria Aritzi 24.minutuan.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!