REAL C 0-1 CD LAGUN ONAK

Porrota gol bakar batengatik

Real C-k gol bakar batengatik galdu du CD Lagun Onaken aurka gaur arratsaldean Zubietan. Lehenengo zatiak berdintasuna izan du ezaugarri nagusitzat. Ez dira aukera asko ikusi, nahiz eta bi taldeak saiatzen aritu diren denbora guztian. Gainera, epaileak kanpokoen bi gol baliogabetu ditu jokoz kanpokoa adierazi eta gero. Beraz, arriskua kanpokoek sortu dute batez ere baina atsedenaldira hutsera iritsi dira bi taldeak. Merezitako berdinketa momentuz lehenengo berrogeita bost minutu hauetan ikusitakoa kontuan harturik.

Bigarren zatian, Sergio Franciscoren mutilek aurrera pauso bat eman dute golaren bila, baina kanpokoak bikain aritu dira lanean aukera guztiak urruntzeko. CD Lagun Onaken arriskua baloi geldiei esker iritsi da, korner eta falta jaurtiketekin. Horietako batean lortu dute gola kanpokoek, Barqueroren burukadari esker. Txuri-urdinak golaren bila aritu dira azkeneko ordu laurdenean baina ezin izan dute lortu. Emaitza honekin, Real C sailkapeneko erdialdean kokatzen da. Hurrengo jaurdunaldian Deustoren aurka jokatuko dute.

 

Fitxa teknikoa:

Real C: Agirre, Elosegi, Arambarri, Blasco, Lucbert, Elizondo (Hernandez, min. 72), Olasagasti, Sanchez (Gabilondo, min. 65), Aldasoro (Aguirre, min. 83), Aranzabe, Martinez Losa.

CD Lagun Onak: Martin, Leunda, Celihueta, Barquero, Igor, Aranburu, Harri (Julen, min. 82), Gorka (Ximon, min. 84), Otamendi, Etxaburu (Arufe, min. 70), Orbegozo.

Gola: 0-1: Barquero, min. 78

Epailea: Perez Balboa. Txartel horia erakutsi die etxeko Elizondo, Aldasoro eta Blascori eta kanpoko Harri, Gorka, Barquero eta Juleni.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!