Sansek gol batengatik galdu du CD Vitoriaren aurka, non zorte gutxiko jokaldi batek partida erabaki duen. Pastorrek sartu du penalti hori, partidako gol bakarrena izanik.
Sansek hainbat hurbiltze arriskutsurekin hasi du partida, eta gertu egon da eskuratzeko. Muguruzak izan du lehenengo aukerarik argiena, bere jaurtiketa etxeko atezainaren ezkerretik kanpora joan ondoren. Minutu batzuk geroago CD Vitoriak izan du bere aukera, Pastorri esker, baina baloia Zubiaurrek arrapatu du. Lehenengo zatiko azkenengo minutuetan Merquelanz txuri-urdinaren falta jaurtiketa batek arriskua eraman du ateruntz.
Bigarren zatia berdinduagoa izan da. Sansek penaltia eskatu du lehenengo minutuetan, baina epaileak ez du ezer adierazi. Aldiz, minutu gutxi batzuk geroago, Pastorrek, penalti bati esker, lehenengo gola eskuratu du. Sansek jarraitu du jokaldi landuei esker aukerak izaten, baina lehenengo zatian baino gutxiago. Honenbestez, jokaldi zoritxarreko bat dela eta, Sansek porrota jasan du.
Txuri-urdinek Barakaldoren aurka jokatuko dute Zubietan hurrengo astean, eta zaleen babesarekin lehenengo jardunaldian hasitako dinamika berreskuratzen saiatuko dira.
Ficha teknikoa:
CD Vitoria: Cebria, Cipetic, Amilibia, Moreno (Sarriegi, min. 79), Lopez, Martin, Azkue, Pastor (Ibargoien, min. 70), Etxaburu, López, Obieta (Regis, min. 82).
Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Ugarte, Arrieta, Guevara, Gorostidi (Sanz, min. 62), Muguruza, Capilla, Merquelanz (Calvillo, min. 77), Jauregi (Olaizola, min. 73).
Gola: 1-0: Pastor (p), min. 61
Epailea: Soto Grado. Txartel horia erakutsi die etxeko Amilbia, Moreno eta Sarriegiri eta kanpoko Ugarte, Gorostidi eta Muguruzari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin