BARAKALDO 2-0 SANSE

Porrota Lasesarren

Sansek bi eta huts galdu du Barakaldoren aurka etxetik kanpo jokaturiko neurketan. Gaizki hasi du partida eta azkenean ordaindu egin du, nahiz eta lehenengo gola jasan ondoren berdinketa gertu izan duen.

Etxekoen hasiera gipuzkoarrena baino hobeagoa izan da. Aukera askorik gabe baina intentsitate handiagoarekin. Hogeita laugarren minutuan epaileak Barakaldoren aldeko penaltia adierazi du, baina hau Zubiaurrek aldendu du. Zoritxarrez Vitoriak arrapatu du aldaratze hori lehenengo gola eskuratzeko. Zortea ez zegoen kanpokoen alde. Horren ondorioz Imanol Alguacilen mutilak bere jokoa hobetu dute eta denboraldi osoko Sanse ikusi izan dezakegu. Lehenengo zatiko azkeneko minutuetan txuri-urdinek aukera dexente izan dituzte berdinketa lortzeko baina baloiak ez zuela sartu nahi zirudien.

Bigarren zatiak Sanseren nagusitasunarekin jarraitu du. Aukera batzuk izan dituzte kanpokoek berdinketa lortzeko. Zelaia ez zegoen egoera onean eta jokoa zaildu du. Baina ez du aitzakitzat balio bi taldeetan duelako eragina horrek. Kontraeraso batean, bukaerarako bost minutu falta zirenean, Vitoriak egin du bigarrena Barakaldorentzat, neurketa erabakiz. Gipuzkoarren ahaleginak ez du saririk izan azkenean. Gainera, aurkariak ez du neurketarik galdu etxean eta ikusi daiteke bere garrantzia emaitza horiek kontuan hartzen baditugu.

Hurrengo astean Sansek Amorebieta jasoko du etxean garaipen berri baten bila, Zubietan duen bolada positiboari jarraipena emateko asmoarekin.

Fitxa teknikoa:

Barakaldo: Irazusta, Olaortua, Gonzalez, Etxeberria, Galan, Iruarrizaga, Cerrajera (Alain Arroyo, min. 89), Hidalgo, Vitoria, Cuerva (Alex, min. 83), Buencasa (Sergio, min. 63).

Sanse: Zubiaurre, Ujia, Ugarte, Lapeña (Sanz, min. 74), Arrieta (Muñoz, min. 46), Guevara, Sangalli, Muguruza, Capilla, Olaizola, Celorrio (Calvillo, min. 82).

Golak: 1-0: Vitoria, min. 24; 2-0: Vitoria, min. 85

Epailea: Roman Roman. Txartel horia erakutsi die etxeko Hidalgo, Gonzalez, Cuerva eta Cerrajerari eta kanpoko Arrieta eta Guevarari. Etxeko Vitoria kanporatu du (min. 86) bi txartel hori erakutsi ondoren.

Imanol Alguacil: “Aitzakiarik gabe"

Zera zioen Imanol Alguacilek neurketa bukatu eta gero: “Gaizki hasi gara, batez ere lehenengo ordu laurdenean. Lehenengo gola jaso ondoren hobetu dugu. Zelaia ez zegoen egoera onean, lokatza askorekin. Saiatu gara eta aukerak izan ditugu berdinketa lortzeko, batik bat lehenengo zatiko azkeneko minutuetan eta bigarreneko hasieran, baina baloiak ez zuela sartu nahi ziirudien. Kontraeraso batean bigarrena egin digute. Pena bat da, hasiera hori ordaindu dugu. Zelaiaren egoerak ez digu lagundu baina ez da aitzakia gero ikusi delako gai ginela buelta emateko”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!