Realeko emakumezkoen bigarren taldeak igande honetan, 13:00etan, Malagako Hiriko Kirol Instalazioetan jokatuko du 1. RFEF mailara igotzeko playoffeko finalerdietako joaneko partida. Txuri-urdinek ilusioz eta anbizioz ekingo diote kanporaketa honi, etxetik kanpo lehen urratsa ematea helburu, bi astera Zubietan erabakiko den itzuliko neurketari begira.
Talde donostiarrak une bikaina bizi du hitzordu honetara iristeko, fase erregularra itxiera ezin hobearekin amaitu ostean, Real Racing Cluben aurka lortutako garaipen ikusgarriari esker (6-1). Emaitza horrek berretsi egin ditu taldearen sentsazio onak eta erasoko ahalmen handia. Txuri-urdinek sendotasuna, konfiantza eta aukerak sortzeko gaitasun nabarmena erakutsi dituzte, eta alderdi horiek funtsezkoak izango dira denboraldiko une erabakigarri honetan.
Filialak ibilbide sendoa osatu du fase erregularrean, eta horri esker lortu du onenen artean sailkatzea eta igoeraren lehian sartzea. Orain, errendimendu hori bera kanporaketa honetara eramatea izango da erronka, xehetasun txikienek ere pisu handia izango duten lehia batean.
Aurrean, denboraldian zehar bere maila erakutsi duen Malaga izango dute, lehen neurketa honetan etxean indartsu agertzeko asmoz. Hortaz, norgehiagoka zorrotza espero da, maila handiko aurkari baten kontra, eta realistek euren bertsiorik onena eman beharko dute.
Txuri-urdinek erritmoa markatzen, nortasunez lehiatzen eta emaitza baikor bat lortzen saiatuko dira, itzuliko partida berme gehiagorekin jokatzeko. Igoeraren ametsa gertu dutela, filialak denboraldiko erronka nagusietako bati egingo dio aurre, aurrera egiten jarraitzeko helburu irmoarekin. Aupa Real!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin