#RSFANEXPERIENCE

Primerako goiza

Igandean #RSFanExperience itzultzen da. Eta beste berritasun batekin egiten du. Oraingo honetan, gure zaleek gure ‘etxe mugikorra’ ezagutzeko aukera izango dute. Malagaren aurkako partida baino lehen, Realaren autobus ofizialak bere ateak irekiko ditu realzale familia guztiarentzat. Lehen taldea estadiora eraman ondoren, zehazki 10:45etatik aurrera, ibilgailu txuri urdinak Anoetako iparrean aparkatuko du, Topo geltokiaren ondoan.

Igande goizean ere, Gipuzkoako Gurutze Gorriaren jostailu bilketa egingo da. Autobusaren ondoan, non bere garaian inskribatu ziren 3.000 bazkideen izenak agertzen dira, Realzale Programaren (Incondicional-Leiala) informazioa aurkitu ahal izango da. Zona berean ere, musika-giroa ere ez da falta izango 10:45etatik aurrera jarriko den karpa-tarbernari esker. Azken finean, #RSFanExperiencek primerako goiza eskaintzen dizu.

Dendako eta Museoko ordutegiak

Igandean Anoetako denda eta Real100 Museoa 10:30etatik 12:00etara egongo dira zabalik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!