REALE ARENA

Prix Versailles 2020ko finalista

Reale Arena Prix Versailles 2020 for Sports lehiaketako finalista izendatu dute, arkitektura eta diseinu munduko saririk ospetsuenetako bat. Al Maktoum Stadium (Dubai), Tottenham Hotspur Stadium (Londres), Puskas Arena (Budapest), Papua Bangkit Stadium (Indonesia) eta VTB Arena Dynamo (Mosku) ikusgarriekin batera dago izendatua gure zelaia.

Sei hautagaien artean, Munduko Epaileen batzarrak hiru sari emango ditu: "Munduko kirol-instalaziorik ederrenak" eta "barnealdeko eta kanpoaldeko kirol-instalaziorik ederrenak". Epaimahaia diziplina askotako pertsona ospetsuek osatzen dute: mundu mailako izen handiko arkitektoak (Pritzker Arkitektura Sariaren irabazleak barne), hiru izarreko sukaldariak eta kultura eta arte munduan eragina duten pertsonak. Kirol-instalazio ederrenak hautatzeko erabilitako irizpideen artean berrikuntza, sormena, tokiko ondarearen isla eta energia-eraginkortasuna sartzen dira. Munduko Zeremonia, non hiru irabazleak jakinaraziko diren, 2020ko laugarren hiruhilekoan izango da, Parisko UNESCOren egoitzan, edo Prix Versailleseko Idazkaritzak aukeratutako beste edozein hiritan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!