Realak ostiralean CD Leganesen aurka jokatuko du Reale Arena Futbol Zelaian. Hemen duzu partidari buruzko informazio baliagarria:
Ateak 20:00tan irekiko dira
Reale Arenako ateak 20tan irekiko dira.
Gau partida izango da
14 urte gorakoak ‘Infantila’ edo ‘Bat, bi, hiru, lau, bost, sei eserlekuarekin’ mailako bazkide txartel batekin sar daitezke.
Dendaren ordutegia
Reale Arenan dagoen denda ofiziala, oraindik erabat bukatuta egongo ez bada ere, partida honen produktuak eskainiko ditu jada. 3 eta 4 ateen artean egongo da 10etatik 21etara.
Gure tabernak
Bai Fan Zonek bai Reale Arenako beste tabernak, zerbitzua emango dute ateak irekitzen direnetik. 20:00ak aurrera pizzak, bokatak, hot dogak, edariak, kafea, etabar, aurkituko dituzu.
Txarteldegiaren ordutegia
Txarteldegia 10etatik 13etara eta 19:00etatik partida hasi arte irekita egongo da. Txarteldegiak Atano III pilotalekuaren aurrealdean egoten jarraitzen du behin-behinean.
Txartel digitala
Aurreko denboraldian bazkide ugarik beren mugikorra erabili zuten futbol zelaira sartzeko, Realzale Appean inplementatutako funtzionaltasuna estreinatuta. Partidara joaterik eduki ez eta Realaren aplikazio ofizialaren bitartez beren txartela beste pertsona bati laga zioten bazkideak ere egon ziren.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin