REALZALE APP-A

Reala, 360ºtan

Realzale App-ak, Realaren aplikazio ofizialak, bere zaleentzat berritasunak aktibatzen jarraitzen du. Gaurtik aurrera App-eko erabiltzaile guztiek 360ºtako bideoetaz eta argazkietaz gozatu ahal izango dute. Errealitate birtualeko munduan barrentzeko aurrera pauso teknologiko berria. Irudi hauek ohiko VR betaurrekoekin ere ikusi ahalko dira.

Itxaso Uriartek zuri Gorabide erakustea nahi duzu? Atezain entrenamendu bat barrutik bizi nahi duzu? Zubietako txoko bakoitza eta Reale Arenako berritasunak begiztatu nahi dituzu? Txuri-urdin munduan murgiltzeko soilik izena eman behar duzu. Gaur dozena bat argazkiekin eta hiru bideokin estrainatzen dugu. Baina laster askoz gehiago egongo da!

Nola aktibatu nire 360º atala?

Lehen aldiz deskargatu eta erregistratzen den edozein pertsonak, atal berria beheko menuan aurkituko du, zehazki ‘Gehiago’ atalean. Jada izena emanda baduzu, zure gailu mugikorreko (Google Play edo Apple Store) Storean eskuragai dagoen azken bertsiora eguneratu behar duzu zure Realzale App-a.

App-aren etengabeko hazkundea

2018ko otsailean atera zenetik 26000 deskarga izan ditu. Realzale App-a erabilgarritasun, entretenimendu eta Realzale Programa kudeatzeko tresna bezala sendotzen ari da. Gaur egun 16000 erabiltzaile bakarrak ditu eta horien artean 10000 bazkideak dira. Partida bakoitzean ohiko bihurtzen ari da gure zaleak txartel digitalarekin sartzen ikustea. Asistentzia sustatzeko asmoarekin, txartel digitalaren lagapenak ere areagotu dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!