Martxoko MVP

“Proiekzio ikaragarria darama”

VĂ­deo

Robin Le Normanden sasoi bikaina, LaLiga Santanderreko minutu guztiak jokatu dituena, ez da oharkabean igaro inorentzat. Eta are gutxiago zale txuri-urdinentzat, martxoko jokalari onena aukeratu ostean. Jokalariak BM Supermerkatua ekintzaren kolaboratzailearen eskutik jaso zuen saria Pagolako dendan eta Miguel Angel Martinek, Julen semearekin batera, defentsa ezagutzeko aukera izan zuten. Gainera, kamiseta eta 100 euroko erosketa-txartela markako edozein establezimendutan trukatzeko saria jaso zuen.

“Ona da zaleek zu baloratzea, oso eskertuta nago eta hobetzen jarraitzera animatzen nau”, adierazi zuen Le Normandek. Gainera, taldea prest dagoela denboraldi amaierari ahalik eta ondoen aurre egiteko adierazi zuen. Bestalde, bazkideak azpimarratu zuen atzelaria “onenetakoa izaten ari dela ia partida guztietan” eta espero duela “taldeak sailkapena lortzea Europan berriro jokatzeko”.

 

Funtzionamendua:

Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!