Etxera itzultzen da Reala bi partida jokatzeko jarraian zaleen aurrean. Azken jardunaldietako emaitzak ez dira espero zirenak izan, baina kontzentrazioa mantendu beharra dago lau egun hauetan aurrean izango ditugun arerioak gainditzeko. Villarreal CF izango da lehena. Txuri-urdinak bi helburu argi dituzte hurrengo egunetarako: Camp Noun taldeak eman zituen sentsazio onei jarraipena eman eta zazpigarren postuaren borrokan mantenduko luken puntuak eskuratu.
Horiek behin-betiko jauzi bat eman nahi dute salbazioari begira hirugarren garaipena jarraian eskuratuta. Hori saihesten saiatuko da, zaleen laguntzarekin, FC Barcelona handiaren aurka aurrera pauso bat eman zuen Realak. Taldeak handi egin beharra dauka zailtasunen aurrean. Gazteek, Klubaren etorkizuna direnak, elitean hezitzen jarraitu beharra dute eta garaipenak lortzen egitea baino gauza hoberik ez dago. Protagonistak izan behar dugu etxean. AURRERA MUTILAK!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin