ARENAS CLUB DE GETXO 0-0 SANSE

Puntu baliotsua

Sansek puntu on bat lortu du Arenas Club de Getxoren zelaian, neurketa hutsean bukatu ondoren. Partida berdindua izan da, baina txuri-urdinek izan dituzte bi aukera argienak.

Txuri-urdinek izan dute baloiaren jabetza hasieratik. Aldiz, etxekoek izan dute lehenengo aukera Dani Lopezen burukadaren ondoren, baina hau kanporuntz joan da. Sansek ere bereak izan ditu, batik bat Jauregiri esker, bitan. Lehenengoan atezainak baloia marra gainetik aldentzea lortu du, eta bigarrenean, berari driblatu ondoren, baloia kanpora joan da. Hortik gutxira Merquelanzek, eskuin hegaletik, arriskua eraman du etxekoen atera.

Bigarren zatia mugituagoa egon da, baina aukera guzti horiek gauzatu ezinik. Etxekoek hamar minutu izan dituzte non gola eskuratzeko gertu egon diren. Ontiveros eta Dani Lopez izan dira aukera horiek sortu dituzten jokalariak, baina ez dituzte burutu. Ondoren, Sansek jarraitu du partida menderatzen. Gorosabelek izan du neurketako aukerarik arriskutsuenetarikoa, baina berriro atezaina bikain aritu da baloia azkeneko momentuan urruntzeko.

Puntu honekin, Sanse bosgarren postuan mantentzen da sailkapenean, honekin hirugarren partida jarraian golik jaso gabe lortuz. Hurrengo astean, Zubietan, SD Gernika jasoko dute.


Fitxa teknikoa

Arenas Club de Getxo: Txemi, Camus, Zumalakarregi, Edu Luna, Royo, Matador, Uranga, Ontiveros (Santamaria, min. 77), Jonxa Vidal (Cristobal, min. 72), Jordan (Luisma Villa, min. 64), Dani Lopez.

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Ugarte, Muñox, Guevara, Gorostidi, Olaizola (Muguruza, min. 76), Capilla, Merquelanz, Jauregi (Celorrio, min. 82).

Epailea: Recio Moreno. Txartel horia erakutsi die etxeko Jonxa Vidal, Matador, Jordan, Royo, Zumalakarregi, Dani Lopez eta Urangari, eta kanpoko Ugarte eta Jauregiri.

Imanol Alguacil: “Berdinketa justua”

Imanol Alguacilek zera zioen neurketa bukatu ondoren: “Partida berdindua izan da, baina bi aukera argienak guk sortu eta izan ditugu. Lehenengoa Jauregik, eta bigarrena, jada azkeneko minutuetan, Gorosabelekin. Beraiek hamar minutu oso onak izan dituzte, bigarren zatiko hasieran, baina ondo mantendu gara. Berdinketa justua dela uste dut”.    

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!