Sansek puntu garrantzitsua lortu du Arenasen aurka Zubietan bana berdindu eta gero. Kanpokoak azkar aurrearatu dira markagailuan, baina txuri-urdinensaiakerek saria izan dute azkenean puntuak banatzeko.
Estrategia jokaldi batean iritsi da bizkaitarren gola, Guemesek korner bat erramatu duenean. Arenasek etekina atera dio honi, neurketa bere erara moldatuz eta lasaitasun askorekin jokatuz. Horrek Sanseren jokatzeko era moztu du eta ez ditugu aukera asko ikusi berdinketa lortzeko.
Bigarren zatian, saiakera horiek merezitako saria izan dute. Olaizolak, eskuin hegaleko zentro-txut batekin, berdinketa lortu du amaitzeko hogei minutu geratzen zirenean. Nuerketa gehiago ireki da hemendik aurrera, nahiz eta txuri-urdinak nagusi izaten jarraitu, baina aukera arriskutsurik sortu gabe garaipena eskuratzeko.
Puntu honekin, txuri-urdinek play-outetako postuak atzean uzten dituzte behin betikoz, denboraldia amaitzeko jaurdunaldi bat geratzen denean (Izarraren aurka etxetik kanpo).
Fitxa teknikoa:
Sanse: Zubiaurre, Sola, Le Normand, Lapeña, Petxarroman, Guevara, Gorostidi, Thior, Lopez (Olaizola, min. 23), Djouahra (Veiga, min. 76), Celorrio (El Haddadi, min. 87).
Arenas: Talledo (Fid, min. 5), Sánchez, Gonzalez, Llerena, Gayoso, Azkue, Uranga, Ramos, Guemes, Zamorano (Espinosa, min. 82), Etxaniz (Rodríguez, min. 69).
Golak: 0-1: Guemes, min. 10; 1-1: Olaizola, min. 71
Epailea: Sergio del Rio. Txartel horia erakutsi die etxeko Olaizolari eta kanpoko Gayoso eta Llerenari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin