VALENCIA CF 0-0 REAL SOCIEDAD

Puntu ona

Realak puntu ona lortu du gaur Mestallan. Baloiaren jabetza izan du Realak eta aukerak, aldiz, parekatuak egon dira, nahiz eta argienak etxekoentzat izan diren. Berdinketa honekin txuri-urdinek azken astetako bide onarekin jarraitzen dute.

Partidaren hasieran eta lehen zati osoan Reala izan da baloiaren agintean. Gora argitasun handiarekin iritsi gabe, baina atzean eroso, ia ezer sofritu gabe. Januzaj, korner baten ostean, goletik gertu egon da, baina eskuinkada zutoinetik gertu joan da kanpora. Lehen zatian ez da ia ezer gehiago pasa.

Bigarrenean etxekoek abiadura handiagoa ipini diote neurketari eta aukera gehiago izan dituzte, batez ere erdiraketa eta burukaden bidez, baina ez dute asmatu. Reala eraso azkarretan iristen saiatu da gora baina azken pasean huts egin du. Azken minutuetan aukera polita izan du, hori bai, baina Sandroren ezkerkada atzelari batean jo du Theoren erdiraketa on baten ostean.

Berdinketa ona Realarentzat. Imanolekin galdu gabe jarraitzen du taldeak. Larunbatean aukera ona du gaurko puntua are eta hobeagoa egiteko goruntz datorren Leganesen aurka. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Valencia CF: Neto, Picini, Garay, Roncagia, Gayá, Parejo (cap), Kondogbia (Coquelin, min.62), Carlos Soler, Cheryshev (Guedes, min.75), Gameiro eta S.Mina (Rodrigo, min.66).

Real Sociedad: Rulli, Zaldua, Llorente R., Raúl Navas (H. Moreno, min.59), Theo, Zubeldia, Illarra (cap), Merino (Sangalli, min.66), Januzaj (Sandro, min.75), Oyarzabal eta Willian J.

Epailea: Melero López. Txartel horiak S. Mina eta Piccini etxekoentzat eta Theo, Illarra, Sandro eta Zaldua kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!