Ez da Reala emaitza on batekin itzuli Mendizorrozatik. Deyversonek atsedenaldia iristear zegoenean sartutako golak garaipena eman die gasteiztarrei. Hauek Rulliren ate aurrean asmatu dute, nahiz eta txuri-urdinek baloi jabetza handiagoa izan
Partida itxia aurrikusten zen, babazorroak oso aukera gutxi ematen baitizkiete arerioei. Reala ondo sartu da, Yuriren jokaldi handi batekin. Ez da gola izan gutxigatik. Alavesek erantzun egin du Deyversonen bidez baina Rulliik aurre hartu dio jokaldi arriskutsuan. Lehen zatiko azken minutuan aurrelari brasildarrak gola egin du etxekoak aurretik jarriz.
Realak baloiaren jabetza mantendu du bigarren zatian baina ez da gai izan jokaldi arriskutsuak sortzeko. Are gehiago gizon bat gutxiagorekin geratu denean Granerok bigarren txartel horia ikudi duenean. Hala ere, ez dituzte besoak jeitsi eta berdinketa bilatu dute amaiera arte. Area ertzean ibili dira baina argia falta izan zaie azken metroetan. Liga geldialdia iristen da eta honek pilak kargatzeko balio behar du eta azken hamar partidei topera aurre egiteko. Sailkapeneko posizio bikain batean, txuri-urdinek bere esku dute pasaportea lortzea datorren denboraldirako. Bila dezagun.
Fitxa teknikoa:
Deportivo Alavés: Pacheco, Kiko F., Laguardia, R. Ely, Theo, M. Llorente, Camarasa, Manu (cap), Romero (Edgar, min.68), Ibai (Toquero, min.85) eta Deyverson (Santos, min.75).
Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Mikel, Raúl Navas, Yuri B., Granero, Guridi, X. Prieto (cap), Carlos V. (Canales, minn.76), Oyarzabal (Juanmi, min.61) eta Bautista (M. Bergara, min.70).
Gola: 1-0: Deyverson, min.44.
Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horiak R. Ely eta Manu etxekoentzat, eta Juanmi, Carlos V. eta Rulli kanpotarrentzat. Granerok txartel gorria ikusi du bi hori ikusita 67.minutuan.