ERAKUNDEEN BISITA

“Reala eredu da gestioan”

Gure erakundeen ordezkariak Anoetan izan dira eguerdian. Jokin Aperribay presidentearekin batera, Iñigo Urkullu lehendakaria, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Markel Olano Aldun Nagusia eta Eneko Goia Donostiako Alkateak Anoeta ezagutu dute gaurkoan larunbateko partidaren bezperatan.

Presidente txuri-urdinak eskertu egin die erakundeei egindako esfortzu guztia proiektu hau aurrera ateratzeko. Iñigo Urkulluk zoriondu egin du familia txuri-urdina eta goraipatu egin du Klubak eginiko lana. “Futbolak zentzuzko kudeaketa behar du, arduratsua, eta Realak hori egin du. Txalotzekoa da Realak eginiko lana. Eredua da gestioan”, esan du Lehendakariak.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!