*Errekuperatu egin nahi dugu Donostiako Zinemaldira etorri zenean Jesus Vidal aktoreari egin genion elkarrizketa. Reala maite du eta atzo, derbiaren garaipenarekin gozatzeaz gain, gauean Goya irabazi zuen errebelazio aktore onenari. Egun handia berarentzat. Zorionak, Jesús!
Espainiako zinemaren aurpegirik ezagunenetarikoa bihurtu da azkenaldian ‘Campeones’ filmaren arrakasta dela eta. Jesus Vidal (Leon, 1975), filologoa eta Kazetaritzan Masterrarekin, alor publikora egin du salto ‘Campeones’ filman egin duen paperagatik, adimen urritasuna duen pertsonaren lekuan ipiniz.
Jesus gaur izango da Nazioarteko Zinemaldian bere kide guztiekin, baina bidaia aurreratu nahi izan du. Arrazoia, Anoetako zelai berria zapaltzea, orain dela 20 urte egin zuen bezala eta haurtzaroko oroimenak berriro gogora ekartzea. Berak duen ikusmen ‘desberdintasunak’ ez dio bere Relaa maitatuaren ibilbidea jarraitzea galerazi. Bere aitak, 7 urte zituela, Realeko kamiseta oparitu zion eta hortik aurrera Reala bere bihotzeko taldean bihurtu zen. Real Sociedad TV-k bere istorioa ezagutu nahi izan du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin