MITXELO OLAIZOLAK ERRETIROA HARTZEN DU

“Reala nire bizitza da”

Vídeo

37 urte izan dira Klubean lanean, baina Realari dio maitasuna askoz harago doa. Familia txuri-urdinean jaioa, bere anaia Juliorekin hasi zen Olaizolatarren bidea Realean. Gijonen liga irabazi eta handik gutxira, Mitxelo Realean hasi zen lanean. Lehenbizi Zubietako zelaiaren arduradun eta, ondoren, lehen taldeko materialaren arduradun bezala. Bere bizi osoa izan dena, alegía.

Orain erretiroaren unea iristen zaio. Merezitako atsedena. Orain, bizitzaz gozatzeko garaia iristen da eta, nola ez, baita Realarekin gozatzeko ere. Hori ezin da ekidin. Bere txokotik, botak eta garbitzen dituen gelatik, hainbat eta hainbat jokalari pasa dira, eta ez dago bat bera ere Mitxelo maitatu ez duenik. Denek diote errespetu handia, denek maite dute. Maitagarria izan da.

Asteleheneko izango da bere azken eguna lanean. Emozioz beteko da, oilo ipurdia jarriko zaio, ziur. Agur esango dio azken lau hamarkadetan bere eguneroko biztza izan denari. Baina hori gutxi balitz emozioz betetzeko, Mitxelok erreleboa emango dio bere semea den Unairi. Olaizola txikia, Jose Luis Sanchezekin batera, lehen taldeko materialaren arduradun izango da aurtengo denboralditik aurrera. Egun berezia izango da, hunkigarria. Profesionaltasun, poz, eta Realarekiko maitasunez beteriko bide baten amaiera. Eskerrik asko guztiagatik, Mitxelo.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!