KOMUNIKATU OFIZIALA

Reala utziko du Labaienek

Beñat Labaienek, Realeko lehen taldeko analisiaren egiturako kidea, bere kargua uzteko erabakia hartu duela adierazi dio Klubari proiektu profesional berri bat hasteko.

Realak bere esker ona adierazi nahi dio gure erakundearen alde erakutsi duen dedikazioa eta onena opa nahi dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.

HECTOR IBAÑEZ, LEHEN TALDEAREN EGITURARA SARTUKO DA

Hector Ibañez, orain arte Sanseko analista izan dena, lehen taldearen analisi-egituran sartuko da.

JON GORROTXATEGI, SANSEKO ANALISTA

Jon Gorrotxategi, klubeko banakako garapen unitatean izan dena, Sanseko analista izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!