Hamar minututan Realak partida galdu du. Gau negargarria izan da txuri-urdinentzat, lehen ordu laurdena bete denean hiru goleko aldearekin galtzen ari baitziren. Norgehiagoka katastrofikoaren hasiera, donostiarrak ezertarako aukerarik gabe utzi dituena. Europa urrundu egiten da.
Neurketan gutxi kontatzeko, eta gauza on gutxi. Sorlothek hiru gol sartu ditu hamaikagarren minuturako eta Metropolitanon zerbait positiboa lortzeko edozein aukera lurrera bota du. Norvegiarrak ordu erdira egin du laurdena, eta Realak ez du ia ezer sortu. Bigarren zatian etxekoek eroso jokatzen jarraitu dute eta gipuzkoarrek ez dute inolako erreakziorik izan.
Porrot honekin, Realak asko murriztu ditu Europako txartela lortzeko aukerak. Hiru partida geratzen dira eta amaierara arte borrokatu behar da, baina oso zaila jarri da. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Atlético de Madrid: Oblak, Llorente, Le Normand, Giménez, Galán, Koke (kap), Barrios (Molina, min.55), De Paúl (Gallagher, min.73), Giuliano (Griezmann, min.68), Lino (Lemar, min.68) eta Sorloth (Correa, min.73).
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Martín, Aritz, Javi López, Zubimendi (Olasagasti, min.73), Marín, Sucic (Turrientes, min.62), Barrene (Sergio Gómez, min.54), Take (Zubeldia, min.46) eta Oyarzabal (kap)(Mariezkurrena, min.46).
Goles: 1-0: Sorloth, min.7. 2-0: Sorloth, min.10. 3-0: Sorloth, min.11. 4-0: Sorloth, min.30.
Epailea: Sánchez Martínez. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Barreneri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin