ALAVÉS 0-1 REAL / REAL 2-1 SOCHAUX

Realak Araba Saria irabazi du

Vídeo

Realak, bere sasoi puntua hobetzeko nahian, liga gabeko asteburu hau aprobetxatu du txapelketa polita jokatzeko. Txuri-urdinek Trofeo Araba-Álava Sarian hartu dute parte Deportivo Alaves eta FCSM Sochaux taldeekin batera. Gipuzkoarrek garaile atera dira txapelketa polit honetan gasteiztarrei huts eta bat eta frantziarrei bi eta bat irabazita

Lehen neurketan (aurretik Alavesek eta Sochauxek hutsna berdindu dute) makagailuak huts eta batekoa erakutsi du gipuzkoarren alde. Intentsitate handiko minutuak izan dira, onak. Gorosabelen erdiraketa baten ostean Junamik eginiko golak erabaki du zatia. Bigarren neurketan, frantziarren aurka, Garitanoren gizonek 2-1 irabazi dute Theo, penaltiz, eta Sandroren golei esker.

Txapelketa ona, minutu onak eta lan gehiago jokalarien hanketan hurrengo aste bereziaren atarian. Anoetaren estreinaldia larunbatean da, partida handi batekin gainera.

 

Fitxa teknikoak:

Deportivo Alaves vs Real Sociedad

Deportivo Alaves: Alex, Duarte, Diéguez, Vigaray, Ximo, Perera, Manu, Darko, Ibai, Burgui eta Baston (Lupu, min.33).

Real Sociedad: Moya, Gorosabel, Aritz, R. Navas, Rodrigues, Guevara, R. Pardo, Zurutuza, Sangalli, Juanmi y Bautista.

Gola: 0-1: Juanmi, min.27.

Epailea: De Burgos Bengoetxea. Txartelik gabe.

 

Real Sociedad vs FCSM Sochaux

Real Sociedad: Moya, Gorosabel, Aritz (Le Normand, min.19), R. Navas (Lapeña, min.19), Theo, Illarra, R. Pardo, Zurutuza, Rodrigues (Bautista, min.33), Sangalli (Zaldua, min19), eta Sandro.

FCSM Sochaux: Long (Zigi, min.30), Navarro (Mbakata, min.19), Moltenis, Josema, Ruiz, Owusu, Agoume, Anderson, Nando, Víctor y Thomas.

Golak: 0-1: Nando, min.5. 1-1: Theo (pen), min.27. 2-1: Sandro, min.35.

Epailea: De Burgos Bengoetxea. Txartel horia erakutsi dio Victorri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!