Anoeta Kiroldegiak eta Real Sociedad-ek Anoetako Estadioa eta Estadio txikia berritzeko hitzarmena sinatu dute. Horrenbestez, oinarriak finkatu dira estadioaren berritzea egiteko eta erabiltze- eta ustiatze-baldintzak ezarri dira. Gainera, hitzarmenak jasotzen du finantziazio eskema, hain zuen ere, estadioa behar berrietara egokitzeko beharrezkoak diren lanak egiteko finantziazio eskema.
Donostiako alkate, Eneko Goiak eta Real Sociedad-eko presidente Jokin Aperribay-k hitzarmena sinatu dute, hain zuzen ere, bi erakundeak Anoetako Estadioaren eta Estadio txikiaren lanak egiteko lotzen dituen hitzarmena. Eta hitzarmenaren arabera, instalazioaren jabea Udala izaten jarraituko da.
“Poztasun osoa, errealitate bihurtzeko bezpera”
“Udalan poztasun osoa dugu pauso honengatik, inoiz ez dela hainbeste aurreratu uste dugu, ez da edozein pausu, funtsezkoa da, errealitate bihurtzeko bezpera”, esan du Donostiako alkateak hitzarmen honen ezaugarriak azaldu ostean. Jokin Aperribayk, bere aldetik, “Anoetako Estadioa fitxaketa onena da, birmoldatze prozesua eta digitalizazioa eskutik doaz. Pertsonei zabaldutako zelaia, motibazio sozialak aurrera eramateko guneekin, gestio berritzaile bat nahi dugu, hiritarrekin konprometitua” aipatu du.
Berritzearen hasierako kostua (BEZ kenduta) 50.745.132,14 eurokoa da.
Real Sociedad-ek 36.745.132 euro ordainduko ditu, Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 4 milioi euro. Realak, beraz, zuzenean estadioaren eta estadio txikiaren berritzearen kostuaren %50 jartzen du (24milioi) eta, kopuru horretatik kendu behar dira Ernest Lluch Kultura Etxean, Kirol Etxean eta Gipuzkoako Futbol Federazioan egin beharreko lanak. Kopuru horri beste 12 milioi euro gehitu beharko zaizkio lan guztien kostua bete arte.
Azken ekarpen hori lehengo hitzarmenaren iraupen-epearen – 2033.urtea – kanonaren aurrerapena bezala egingo da eta, ondorioz, Real Sociedad klubak estadioa erabili eta ustiatu ahal izango du 2067.urteko iraila arte. Behin betiko ekarpena eta estadioa erabiltzeko epea aldatu ahalko dira behin lanen likidazioa eginda.
Real Sociedad-ek eta Donostiako Udalak hitzarmena sinatu dute, behin Anoeta Kiroldegia udal sozietatearen administrazio kontseiluak hitzarmenari eta operazioaren finantziazio baldintzei oniritzia emanda. Ondorioz, bi erakundeek egungo hitzarmena berritzea adostu dute. Eta arrazoi nagusiak segidakoak dira: Udal kirol-instalazioak berritzeko elkarlanerako borondatea eta Real Sociedad-ek bere jarduera egungo beharrei egokitutako estadio batean egiten jarraitzeko azaldu duen interesa.
Hona hemen operazio osoaren gastuen banketa:
-Estadioaren berritzea: 44.100.923,18€
-Estadio txikiaren berritzea: 2.848.945 €
-Kirol Etxean lanak eta leku aldaketak: 838.363,97 €
-Kultur Etxearen lanak eta leku aldaketak: 515.727,99 €
-Gipuzkoako Futbol Federazioaren lanak eta leku aldaketak: 180.672,99 €
-Proiektuaren osoko kudeaketa eta Eraikitzea: 2.200.500 €
-Zuzenbide-aholkularitza: 60.000 €
Era berean, hitzarmenak segidako ustiapen-baldintza berriak ezartzen ditu: ekonomikoak, iragarkiak, merchandising delakoa, barruko tabernak, telebista eta irrati eskubideak, kanpoko salmenta postuak, etabar.