Reale Arena azken xehetasunak lotzen ari da futbolik gabeko uda bati aurre egiteko, baina maila goreneko ekitaldi eta ospakizunez betetako uda izango da. Lehendik iragarritakoei —hala nola Txuleta Festari— gehitu zaio orain Reala Zuzenean Musika Festibalaren bigarren edizioa. Uztailaren 3an, 4an eta 5ean izango da, estadioaren bertan.
Uda, musika, Donostia eta giro ona... Hori guztia biziko da belardian jarriko den eszenatoki batean, Familia Harmailaren aurrean hain zuzen ere.
Sarrerak dagoeneko salgai
Festibalean izen handiko artista hauek parte hartuko dute: El Canijo de Jerez y Los Estanques, Paula Mattheus, Olatz Salvador, Pedro Pastor y Los Locos Descalzos, Idoia Asurmendi eta TimØ. Behean duzu ekitaldiaren kartel ofiziala.
Musika Festibalerako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude, gure bazkide eta RS Fans-entzat deskontu bereziekin. Hiru egunetarako bonua ere eskuratu daiteke. Familia Harmailako ateak 19:00etan irekiko dira egunero.
Uztailak 4: Paula Mattheus + Olatz Salvador (sarrerak: klikatu HEMEN)
En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas en los canales de comunicación oficiales del CLUB, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: [email protected]. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus/Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf