"The Boss" itzuli da. Larunbatean eta asteartean, ekainaren 21ean eta 24an, Reale Arena lehertu egingo da urteko ikuskizun handienetako batez gozatzeko. Bruce Springsteen bezalako rockaren elezahar batek Donostian joko du bi egun hauetan bere "E Street Band" maitearekin batera, bietan 21:00etatik aurrera. 2008an gure etxean "debuta" egin zuenetik, mito estatubatuarrak Gipuzkoako hiriburuan emango duen laugarren eta bosgarren kontzertuak izango dira.
Sarrera exklusiboak bazkide eta RS Fanentzat (asteartea)
75 urterekin, "The Boss" energia uholdea da oraindik eszenatokian. Izan ere, bi kontzertuetarako eserlekuek ia hegan egin zuten lehen egunetan, eta dagoeneko lehen ilarak ikusten hasi dira Donostian, kokapen onena lortzeko.
Eskaera handia izango zela aurreikusita, talde txuri urdinak sarrera kupo bat erreserbatu zuen bere bazkideei eta RS Fans-i bakarrik eskaintzeko. Sarrera horiek, astearteko kontzertuari dagozkionak, bihar, ekainak 19, 12:00etan baino lehen eskatu ahal izango dira, argitalpenaren goiburuan dagoen inprimakia betez.
100 eserleku esklusibo horien prezioa 97 eurokoa da (BEZa barne), eta horiek "atzeko tribunari" dagozkio, zehazki, pistaren atzealdean, hau da, soropilaren arrasean, ikuspen pribilegiatuko eremu erosoa.
Bazkide edo RS Fan bakoitzak gehienez bi sarrera eskatu ahal izango ditu, eta nahitaezkoa izango da bai eskatzailea bai laguntzailea bazkide edo RS Fans izatea. Izen-ematea bihar eguerdiko 12:00ak arte egongo da aktibatuta.
Eskaeren kopurua 100 sarreratik gorakoa bada, bihar, osteguna, zozketa bat egingo da izena eman duten guztien artean, eta email bat bidaliko zaie irabazleei. Sarrerak astelehenean jasoko dira Reale Arenako leihatilan.
Springsteenen dortsala doan kamiseta erosten baduzu
Makroekitaldi bikoitz hau dela eta, Donostiako gure denda fisikoek ere promozio berezia eskainiko dute. Realaren kamiseta erosten baduzu -lehen edo bigarren ekipamendua- eta Bruce Springsteenen dortsala eskatzen baduzu, doan aterako zaizu.
Gogoratu Macron 24-25 bildumak % 30eko deskontua duela. Gure bazkideek, akziodunek eta RS Fans % 10eko deskontu gehigarria dute bilduma honetako produktuetan.
Kontzertu-egunetako denden ordutegiak
Elkano kalea: larunbata eta asteartea, 10:00etatik 20:00etara.
Reale Arena: larunbata eta asteartea, 10:00etatik 21:00etara.
.png?1750232613348)