KOMUNIKATU OFIZIALA

Realak Gonçalo Guedes fitxatu du

Vídeo

Realak eta Wolverhampton Wanderers Football Clubek akordioa lortu dute Gonçalo Guedes talde txuri-urdinera etortzeko. Klubak, era berean, akordioa lortu du futbolari portugaldarrarekin 2027-28 denboraldiaren amaierara arte. Klubak kontratua beste urtebetez luzatzeko opzioa du.

Gonçalo Guedesek (1996/11/29, Benavente, Portugal) Benficako beheko mailetan hasi zuen bere futbol ibilbidea. 19 urterekin lehen taldera igo zen eta denbora gutxian Europako talde handienen arreta erakarri eta PSGrekin sinatu zuen. Parisen denboraldi erdia egin ondoren, Valencia CFra joan zen utzita, eta bertan, 2018an sinatu ondoren, maila handiko bost denboraldi egin zituen. 2022ko udan Wolverhamptonera pasa zen. Neguko merkatuan Benficara joan zen utzita, eta hurrengo denboraldia ere Portugaleko taldean hasi ondoren, Vilarrealen amaitu zuen utzita. Aurreko denboraldian Premier Leaguen osatu zuen eta orain LaLigara itzuliko da bere kalitate eta talentu guztia eskaintzeko. Portugaleko selekzioarekin 32 aldiz jokatu du nazioarte mailan. Guedesek bizitasuna eta bertikaltasuna emango dio txuri-urdinen erasoari. Ongi etorri, Gonçalo.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!