e-sports

Realak LPE-n parte hartuko du

Real Sociedadek beste pauso bat eman du hasiberri diren kirol elektronikoen mundurantz. Jakitun izanik fenomeno hau hazi eta hazi ari dela, klub txuri-urdinak eSport-en sekzioa profesionalizatzea erabaki du. Urtarrilatik Aurrera, Realak LPE (League of Professional e-sports) konpetizio berrian parte hartuko du. Datozen egunotan eSport-en sekzioari buruzko xehetasun gehiago ezagutuko dira.  

eSport-ek milioika lagun mugiarazi eta konektatzen dituzte, batez ere belaunaldi berriak. Merkatu honetan marka hedatzeko aukeraz gain, Real Sociedadek familia txuri-urdinaren talentua deskubritu eta indartu nahi du bideojokoen munduan, eta Esportiaren lankidetzari esker egingo du, arlo honetan espezializatutako enpresa. 

Egunetik egunera handiagoa den sektorean presente egotea eta entretenitzea.  Hori da beste helburuetako bat. Betalde, aurreikusita dago etorkizunean bai Anoetako Estadioa, bai denda, bideojokoak maite dituzten realzale guztientzako ere topaguneak izatea. Ez deskonektatu, epe laburrean berri gehiago egongo baitira. Pausoak ematen darraigu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!