MATHEW RYAN

Realeko aterako errefortzua

Vídeo

Mathew Ryan 1992ko apirilaren 8an jaio zen Plumptonen (Australia). Bere debuta Blacktown City taldean egin zuen, Central Coast Mariners taldeak utzita. Mariners taldearekin 2010etik 2013ra egon zen. Azken uda horretan, 21 urterekin, Brujasera pasa zen, bere lehen denboraldian Belgikako ligako atezainik onena izendatua izan zelarik. Bi denboraldi egin zituen Brujasen 102 partida jokatuta. 

Belgikan egindako lan onari esker, Valencia CFk fitxatu zuen txe taldearen atea defendatzeko. Diego Alves eta Jaume Domenechekin eign zuen borroka postuaren bila. 23 partida jokatu ostean, Ryan utzita joan zen Genkera 2017ko urtarrilean. Han 24 partida jokatu zituen. 17-18 denboraldian Brightonera pasa zen, Premier Leagueko taldean hiru denboraldi eta erdiz titular izan zelarik. 123 partida jokatu zituen guztira. Denboraldi honetako otsailean utzita joan zen Arsenalera eta orain bere esperientzia eta kalitatea taldearen onurarako jartzeko asmoz eta gogoz iritsi da Realera.

Ryan internazionala eta titularra da bere selekzioarekin eta, 58 partidatan zehar, 2014ko eta 2018ko munduko txapelketak jokatu ditu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!