Oraindik ez duzu Realzale Leiala ezagutzen? Nahi duzu zure bazkide kuota gutxiago ordaindu? Gure webgunean informazio guztia daukazun arren, gehiago landu nahi dugu. Gure bazkide guztiengana heldu nahi dugu, gure zale guztiengana. Zuek zaretelako programa honekin irabazten duzuenak.
Gure bazkideek kuotan dirua aurreratu ahal izango dute; bazkideen senideek edo lagunek puntuak metatzeko aukera izango dute bazkide bat zoriontsu egiteko, zaleek orokorrean etorkizunean bazkide egin ahal izango dute baldintza hobeetan. Realzale Leialak familia txuri-urdin osoarentzat ditu onurak.
Hori dela-eta realzale guztiek ilusioz betetako programa hau ezagutzea nahi dugunez, bihar, SD Eibarren partidaren aurretik zure zerbitzura izango gaituzu, zure zalantzak argitu, behar duzuna azaldu edo programan zure lehen pausoak ematen laguntzeko.
16:30etik aurrera, Anoetako topaketaren aurretik Topoaren geltoki eremuan bazkidearentzako informazio eta arreta gune bi egongo dira. Behar duten pertsona guztiek izango dute erantzuna. Donostiara ere bidaiatuko dugu probintziako bazkideekin, eta igande honetan Arrasate, Zumarraga, Azpeitia, Eibar, Bergara eta Deban hasiko gara.
Eta ez hori bakarrik. Estadioaren barruan zure profila gure webgunean lotzen lagunduko dizuten klubeko langileak ere aurkituko dituzu, Realzale Leiala programa kudeatu ahal izateko aurretiazko baldintza baita, eta puntuak metatzeko modua ere azalduko dizute, nola bihurtu euro…Hitz batean, beharrezko informazio guztia jadanik Realzale Leialaz gozatu ahal izateko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin