Dagoeneko salgai dago kamiseta txuri urdin berria. Elkano, Reale Arena eta online dendetan eros dezakezu. Kanpokoa, aldiz, datorren egunetan egongo da eskuragarri.
‘Slim Fit’ jantziak dira, beren ehun nagusia ‘Softlock’ da, eta txertatuta duten mikrosareak transpirazio ezin hobea ziurtatzen dute.
Kamiseta txuri-urdinaren ezaugarri nagusia da efektu optikoa/lainoztatua duela, bularraren parean lausotzen dena, non lerroak argiagoak diren, argi marra baten efektua emanez. Hau da, elastiko osoan ez da urdin tonu bera ikusten.
Lepo biribila du, ertz zuri-beltzekin. Atzealdean eta barrualdean, ‘REALA BARNEAN’ inskripzioa nabarmentzen da. Ikurrina atzealdean ere badago, silikonaz egina. Beltzezko xehetasunak protagonista dira kamiseta osoan. Realaren armarria eta ‘Macron Hero’ bordatuta daude.
Galtzetan zein galtzerdietan (zerrendadunak) koloreak zuria eta urdina dira, xehetasun beltzekin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin