Andoni Ugarte: "Detaile txikietan hobetu dugu"
Sansek gehiago nahi du. Txuri-urdinek Gernika bisitatuko dute igande honetan (17:00) azken hilabeteetan lortutako bolada onarekin jarraitzeko helburuarekin. Harrobiko taldeak Amorebieta mendean hartu zuen lehengo astean eta azken bederatzi puntuetatik zazpi lortu ditu neurketa borobilak jokatu ondoren arerio indartsuen aurka. Jaurdunaldi honetan jokatuko den partida proba berri bat izango da gipuzkoarrentzat goruntz jarraitzeko sailkapenean.
Deialdia ondorengoa da: Sisniega, Garrancho, Lapeña, Rodrigues, Ugarte, Le Normand, Arrieta, Ibarbia, Sanz, Sangalli, Guridi, Zubeldia, Merquelanz, Muguruza, Calvillo, Olaizola, Gorostidi, Jauregi. Giralt baja medikoa da.
Gernika seigarren postuan dago kokatua 34 punturekin. Azken lau norgehiagokak berdindu arren, bizkaitarrek ez dute porrota ezagutzen urriak 29tik hasiera irregularra izan ondoren. Neurketa zaila izango da Sanserentzat. Bi taldeek bolada onarekin jarraitzea nahi izango dute.
3. Maila: Tolosa – Real Sociedad C (Larunbata, 16:00)
Real Sociedad C-k azken partidetan edukitako sentsazio onak luzatu nahi ditu eta larunbat honetan Tolosa bisitatuko du. Harrobiko bigarren taldeak berdinketa lortu zuen aurreko astean Santurtziren aurka eta hiru puntuak bilatuko ditu. Arerioak 27 puntu ditu sailkapenean eta hamalaugarren postuan kokatuta dago. Real C-k aurreko jaurdunaldietako ibilbidea jarraitu nahi du. Taldearen joko onak puntuak ekarri ditu azken asteetan pixkanaka goruntz joateko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin