SANSE 1-2 FC CARTAGENA

Saririk gabe

Vídeo

Sansek bat eta bi galdu du gaur gauean Reale Arenan Cartagenaren aurka. Partida oso parekatua izan da baina, berriro ere, txanpona ez da txuri-urdinen alde erori

Gipuzkoarrak intentsitate altuarekin hasi dute neurketa, eta Navarrok izan du aukera garbiena hamargarren minutuan, baina bere errematea zutoinera joan da. Aldaratzea Roberto Lopezen oinetara iritsi da baina gutxigatik joan da kanpora. Murtziakoak behetik gora joan dira eta Alex Gallarrek kanpokoak aurretik jartzeko aukera izan du erremate gurutzatu batekin. Parekotasun handia eta aukera falta lehenengo berrogeita bost minutuetan.

Bigarren zatia hasi eta berehala, kanpokoek markagailuan aurreratzea lortu dute. Baloia area barruan errekuperatu ostean Ruben Castrok zailtasunik gabe sartu du gola. Kolpe gogorra. Hala ere, txuri-urdinek ez diote aurpegia galdu partidari, eta erantzuna berehala iritsi da. Roberto Lopezek Martinen pase sakon bat aprobetxatu du Marc Martinezen atean gola sartzeko. Partidak lehenengo zatiko gidoi bera jarraitu du, eta bi taldeen arteko parekotasuna izan da nagusi. Kanpokoak behetik gora joan dira berriro ere, eta hobeto amaitu dute partida. Aukera asko sortzen ez bazuten ere, Daudak area barruan lapurtutako baloi bat aprobetxatu du bigarren eta azken gola sartzeko. Gure filialak amaiera arte borrokatu du, baina asmatu gabe.

Sanseren porrota, eta jaitsiera postuetan jarraitzen dute. Borrokatzen jarraitzea besterik ez da gelditzen, oraindik denboraldia luzea baita. Hurrengo igandean UD Las Palmasen zelaia bisitatuko dugu. Goazen Sanse!


Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Blasco, G. de Zarate, Arambarri, A. Martin, Olasagasti, Lopez (kap.) (Romero, min. 75), Turrientes (Sangalli, min. 82), Valera (Djouahra, min. 69), Navarro (Magunazelaia, min. 82) eta Lobete (Karrikaburu, min. 69). 

FC Cartagena: Marc Martinez (kap.), Delmas, Alcala, Pablo V., De la Bella, Tejera (Cristoforo, min. 79), Bodiger, De Blasis (R. Boateng, min. 87), Alex Gallar (Okazaki, min. 68), Dauda (Cayarga, min. 87) eta Ruben Castro (Ortuño, min. 68).  

Golak: 0-1: Ruben Castro, min. 49; 1-1: Lopez, min. 53; 1-2: Dauda, min. 83 

Epailea: Moreno Aragon. Txartel horia atera die etxeko A. Martini eta kanpoko Alcalari.

Asistentzia: 985 ikusle. 

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!