SANSE 0-0 OSASUNA PROMESAS

Saririk gabeko esfortzua

Vídeo

Sansek hutsera berdindu du Zubietan Osasuna Promesasen aurka. Nahiz eta neurketa hasieratik bukaerara menderatu eta hainbat aukera eduki gola egiteko, ez du lortu azkenean helburu hori lortu

Osasuna Promesasek ez du aldatu Zubietara etortzen diren taldeen jokoa. Atzean itxaroten eta edozein tarte itxiz Sansek golik ez sartzeko. Horrela, etxekoek izan dute partidaren nagusitasuna. Jokoa bi aldiz egon da geldirik lehenengo zatian eta horrek Imanol Alguacilen taldeari kalte egin dio. Txuri-urdinek bi aukera argi izan dituzte markagailuan aurreratzeko azkeneko minutuetan. Lehenengoa Le Normandez izan du korner batean, baina bere burukada langa gainetik atera da. Hortik gutxira, azkeneko jokaldian, Davilak izan du neurketako aukerarik onena. Sanzen pase baten ondoren, atezainaren aurreran geratu da bakarrik baina bere jaurtiketa gutxigatik joan da kanpora. Etxekoak hobeto zeudenean iritsi da atsedenaldia.

Bigarren zatian berdin jarraitu du neurketak. Osasuna Promesas, hori bai, pare bat alditan saiatu da Garranchoren atera gerturatzen. Nagusitasuna, ia partida osoan, gipuzkoarrena izan da. Calvillok izan du hamargarren minutuan gola egiteko aukera; bere jaurtiketa, aldiz, ate gainetik joan da kanporuntz. Muguruza saiatu da ezker hegaletik area barrura sartzen baina azkenean kanpokoen atzelariek arriskua urrundu dute. Gorostidik izan du azkeneko aukera amaierarako hamabost minutu falta zirenean. Azkeneko minutuetan jokoa moteldu egin da Osasuna Promesasen jokalari batzuengatik.

Nahiz eta gaur garaipena ez lortu, Sanse playoffetako postuetan mantentzen da jaurdinaldi honen ostean. Hurrengo astean Tudelano bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Garrancho, Alex Sola, Le Normand, Lapeña, Muñoz (Olaizola, min. 76), Guevara, Sanz (Gorostidi, min. 68), Calvillo, Capilla, Muguruza, Davila (Celorrio, min. 61).

Osasuna Promesas: Juan (Gonzalez, min. 46), Julen, Fernandez, Albisu (Rubio, min. 39), Endika, Perea, Otegui, Jaime, Miguel, Martínez, Gaspar (Domingo, min. 79).

Epailea: Sesma Espinosa. Txartel horia erakutsi die etxeko Guevarari eta kanpoko Jaime eta Gonzalezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!