REAL SOCIEDAD-FC BARCELONA

Sarrerak agortuta

Realak beste arratsalde zirraragarri batekin agurtuko du 2019a Reale Arenan. Irailean gure etxe berria estreinatu genuenetik, lehen aldiz tribunako sarrera guztiak agortu dira FC Barcelonaren bisitarako (larunbatean, 16:00etan). Inork ez du galdu nahi.

Beraz, partidarako lau egun falta direla oraindik, jada ez da sarrerarik gelditzen salgai. Reale Arenako behin-behineko leihatilak, Atano III. pilotalekuaren ondoan dagoena, larunbatean irekiko du konpromiso korporatibo ezberdinen bilketa kudeatzeko bakarrik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!