Jada azaroaren 11n Almerian (16:15) jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 380 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.
- 275 sarrera gure zaleentzat.
- 50 sarrera klubaren konpromisoetarako.
- 55 sarrera languntaldeentzat.
Eskaera ostegunetik astelehenera, biak barne, egin behar da. Epea asteleheneko 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Sarrerak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Eskatzaileek posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Izendun sarrerak izango dira. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea.