Real Sociedad - Real Betis

Sarrerei buruzko informazioa

Apirilaren 4an Real Betis-en aurkako partida jokatuko dugu Anoetan 21:30etan. Sarreren inguruko informazioa ondorengoa da:

Online salmenta 

Sartu hemendik online salmentara

Sarrerak online salmentaren bitartez eskuratu ahal izango dira martxoak 4ra arte (19:30etan itxi egingo da). Helduentzako sarreren prezioa 25 eta 50 euro bitartekoa izango da.

Behin-behineko lehiatila

Behin-behineko lehiatila apirilaren 4an irekiko da 10:00etatik 13:00etara eta 19:30etatik partida hasi arte. Lehiatila hori, Atano III pilotalekua eta Anoetako bulegoaren artean dago. Sarrera hauen prezioa 25 eta 50 euro bitartekoa izango da.


Animatu Reala Jose Zorrillan!

Gure bazkideek, Realak eta Valladolidek martxoren 31an (18:30etan) Jose Zorrillan jokatuko duten partidarako sarrerak eskatzeko aukera izango dute martxoak 26ra arte formulario honen bitartez (sakatu hemen zure sarrerak eskatzeko).

Guztira, 700 sarrera jarriko dira salmentan 35 euroren truke. Sarrera hauek eskatzeko epea martxoaren 26ean (23:59etan) bukatuko da. 

Sarrerak jasotzeko ordutegia

Sarreren eskaera egin duten pertsonek Anoetako bulegoan jaso beharko dituzte martxoaren 27an zehar. Bulegoaren ordutegia ondorengoa izango da: goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara. 

Oharra:

Sarrerak jasotzeko, ezinbestekoa izango da eskaera egin duten pertsonaren NANa eta erreserbaren posta elektronikoa aurkeztea.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!