Realak Sanchez Pizjuan bisitatuko du gaur eguerdian. Asteartean Kopan jasotako kolpe gogorraren ondoren, txuri-urdinek erronka berri eta ilusionagarriak dituzte aurretik. Altxatzea besterik ez da geratzen, talde honek beti egin duen bezala, eta dena jardunaldi honetan garaipena lortzetik hasten da Europako postuetarako borrokan jarraitzeko.
PSGren aurkako Champions Leagueko kanporaketako itzulerari ekin aurretik, jaitsiera postuetatik gero eta gehiago urruntzea helburu duen Sevillari egingo diote bisita txuri-urdinek. Santiago Bernabeun azken porrota jaso arren, Quique Sanchez Floresen taldeak emaitza onak lortu ditu Vallecasen eta etxean Atletico Madrilen aurka lortutako garaipenekin. Bizirik jarraitzen dugun bi lehiaketetan, segi dezagun aurrera. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin