Sufrituz amaiera arte
baina Realak bere helburua lortu du. Binako berdinketa Vigon seigarrn postura
eraman du. Azken minutuan Juanmik sarturiko golak Europarako sailkapena eman
die txuri-urdinei. Merezitako saria emozioz gainezka amaitu den denboraldi
batentzat.
Txuri-urdinek partida lasaiago bat izateko aukera izan dute Balaidosen. Aukera ugari izan dituzte lehen zatian aurretik jartzeko markagailuan baina ez dute asmatu Sergioren aurrean. Oyarzabal, Vela, Willian Jose, Xabi Prieto… Denek izan dute baina baloia, denetan, kanpora edo atezainaren eskutara. Irratiak ona egiten zuen berdinketa baina penalti bat bigarren zatia hasi eta berehala blokeatu egin ditu jokalari txuri-urdinak. Aspasek gola eta sufritzera.
Partidari hamar minutu besterik geratzen ez zitzaizkionean Mikel Oyarzabalek berdinketa egin du lasaitasuna emanez, baina laurogeita hamargarren minutuan Hjuslagerrek eskuadran ipini du baloia Gipuzkoa osoa ixil utziz. Balentria behar zuen Realak eta lortu du. Azken jokaldian Juanmik buruz errematatu du korner bat binakoa ipini eta eromena pizteko zale txuri-urdin guztietan.
Reala Europara itzultzen da merezimendu osoz. Denboraldi honetan gozatu eta amets egin dugu. Presta ditzagun pasaporteak. Orain ikusi beharra dago zer gertatzen den Errege Kopako finalean. FC Barcelonak irabazten badu zuzenean joango gara multzo fasera. Alavesek altxatzen badu ordea, bi previa jokatu beharko dira. Baina hori larunbatean izango da. Orain, gozatzera. Zorionak.
Fitxa teknikoa:
Celta de Vigo: Sergio (kap), Roncaglia, Jonny, G. Cabral, Marcelo Díaz, Roncaglia. P. Hernández, Guidetti, Pione Sisto, Wass (Hjulsager, min.70) e Iago Aspas
Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Aritz, I. Martínez, Yuri B., Illarra, Zurutuza, X. Prieto (kap), Oyarzabal (Bautista, min.88), Carlos V. (Canales, min.55) y Willian J. (Juanmi, min.65)
Golak: 1-0: Iago Aspas (pen.), min.54. 1-1: Oyarzabal, min.82. 2-1: Hjulsager, min.90. 2-2: Juanmi, min.94
Epailea: Sánchez
Martínez. Txartel horiak G. Barral, Roncaglia eta Illarra.