REAL SOCIEDAD - GRANADA CF (18:30)

Sena berreskuratu

Reala Reale Arenara itzuliko da gaur arratsaldean mundu osoa liluratzera eraman zuen golegile sena berreskuratzeko asmoz. Gureek erakutsitako sendotasuna zalantza guztietatik kanpo dago. Liga handietako defentsa-estatistiken buru izanik, Imanolen mutilek eraginkortasun hori aurkitu behar dute azken metroetan hirunaka batzeko.


Granada da gure feudoa bisitatzeko arduraduna LaLiga Santanderreko 24. jardunaldi honetan. Robert Morenoren etapa hasiera ez zen erraza izan, baina eguneroko lanean konfiantza izateak arriskuko postuetatik aldentzera eraman ditu erasoko joko onari esker. Jorge Molina beteranoak golak batzen jarraitzen du erasoan, non Matias Arezo uruguaitar promesaren etorrerarekin mehatxuak ugaritu egin diren. Luis Suarez, Carlos Bacca, Antonio Puertas eta German eta Duarteren baloi geldiko gaitasunak atzealde txuri-urdina ahalik eta gehien estutuko dute.


Leipzigen aurkako Europa Leagueko kanporaketa handiaren atarian, gureek dena utziko dute berdegunean garaipena lortzeko. Hiru puntuak futbolean maximoetako bat betetzen denean iristen dira: areatan asmatzea. Berriz ere arriskua eramatea arerioaren gunera eta haiek geureak iristen ikustean beldurra sentitzea. Gure bertsiorik onena berreskuratzeko unea da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!