Realaren ibilbidea sendoa izaten jarraitzen du. Denboraldi osoan zehar ikusi dugun Reala ikusi dugu gaur Anoetan. Partidan nagusi izan da eta futbol maila handia erakutsi du. Gaur 1-0 gainditu du Deportivo etxean. Txuri-urdinek hiru puntuak lortu dituzte Willian Joseren burukadari esker. Azken txanpako lehen finala izan da.
Realak gaur erakutsitako maila erakusten duenean zaila da partidak ihes egitea. Arerioak saiakerak egin ditu, baina gipuzkoarrek nagusitasun osoa izan dute. Helburua betikoa da: jokalariek denbraldian zehar egindako lanaren saria jaso nahi dute. Hegaletatik edo barrutik jokatzen Euebioren mutilek aukera asko izan dituzte. Ordu erdia iritsi baino lehen Willian Josek izugarrizko gola sartu du Yuriren erdiraketa aprobetxatuz.
Bigarren zatian dinamika berdina izan da. Realak jokoaren nagusitasuna izan du eta arriskuarekin iritsi da aurkariaren atera. Bigarren gola bilatu du hasieratik, baina ez da iritsi. Hala ere, defentsa sendo ibili da eta Deportivok aukera gutxi izan ditu. Borgesen burukada Rulli harrapatu du. Azken minututan Canalesek gola sartzeko aukera izan du. Aldiz, jaurtiketa zutoinarekin topatu da.
Azken partidak iritsi dira eta Realaren bolada ona da helburua lortzeko. Taldeak maila hoberena berreskuratu du eta ondoorengo urtean Europan jokatu nahi du. Lana falta da, baina gaur egindako jokoa errepikatuz saria iritsiko da. Eta guztiok disfrutatuko dugu. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Rulli, J. Zaldua, Raul Navas, I. Martínez, Yuri B., Illarra, Zurutuza, X. Prieto, Carlos V. (Canales, min.73), Oyarzabal (Granero, min.90), Willian J. (Juanmi, min.65)
RC Deportivo: Lux, Juanfran, Albentosa, Sidnei, Luisinho, Alex, Borges, Kakuta (O. John, min.56), Faycal (Bruno Gama, min.80), Emre (Joselu, min.70), y Florin Andone.
Gola: 1-0: Willian J., min.28.
Epailea: Ocon Arraiz. Txartel horia erakutsi die etxeko Raul Navasi eta kanpoko Albentosa, Fayçal eta Alex Bergantiñoseri.
Asistentzia: 19.925 ikusle.