Sendo (0-2)

Vídeo

Realaren denboraldi bikainak jarraipena du. Gaurko arratsaldean Granada mendean hartu dute. Garaipena bigarren zatian itxi dute. Bautista eta Juanmiren golek hiru puntuak lortzeko eta urteko bolada ona luzatzeko balio dute. Astero taldeak neurketa onak jokatzen ditu eta ondorioz garaipenak behin eta berriz iristen ari dira. Txuri-urdinak nagusi izan dira eta alai atera dira Los Carmenesetik. 

Lehen minutuetatik Eusebiorenak partida ondo gidatu dute. Etxekoek, ordea, urruneko jaurtiketekin Rulliren atea urduri jartzen saiatu dira. Realak, eraso guztietan, arriskua eraman du. Vela, Prieto eta Juanmik ez dute Ochoaren aurka asmatu. Hala ere, edozein momentutan iritsi zitekeen gola, baina markagailua ez da mugitu lehen zatian. 

Atsedenaldiaren ostean gipuzkoarren nagusitasuna areagotu da eta Bautistak, burukada baten bidez Graneroren erdiraketa bikainaren ondorioz, lehen gola sartu du. Txuri-urdinek egindako jokoaren saria lortu dute. Abaintailarekin Realak jokoa ondo maneiatu du. Taldearen jokaldi on baten ostean Juanmik, Velaren erdiraketaren aldaratzean, neurketa itxi du bigarren golarekin. Azken minutuetan etxekoak diferentziak murrizteko aukerak izan dituzte, baina Rulliren aurka ez dute asmatu. 

Hiru puntu gehiago Ligako urtea amaitzeko. Hala ere, oraindik Errege Kopako neurketa falta da Valladoliden aurka hurrengo erronda jokatzeko. Realak 2017. urtea ilusioz hasiko du. Taldearen jokoa eta martxak amets egiteko ahalbidetzen du. Lehenago, aldiz, Anoetan ikusiko gara asteartean. 

Fitxa teknikoa:

Granada CF: G. Ochoa, Tito (Bueno, min. 70), Saunier, Lomban, Gabriel S., Jon Toral (Angban, min. 46), Saunier, Boga, A. Pereira, Carcela, Kravets (Ponce, min. 70). 

Real Sociedad: Rulli, C. Martinez (J. Zaldua, min. 59), Raul Navas, I. Martinez, Yuri B., Illarra, Granero, X. Prieto, Carlos V., Oyarzabal (Bautista, min. 54), Juanmi (Canales, min. 82). 

Golak: 0-1: Bautista, min. 56; 0-2: Juanmi, min. 69. 

Epaila: Ocon Arraiz. Txartel horia erakutsi dio Granerori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!