REAL SOCIEDAD – LEVANTE UD (IGANDEA, 18:30)

Sendo mantentzera

Reala Reale Arenara itzuliko da gaur arratsaldean Europako postuetan mantentzea ahalbidetu dion emaitza olatu handi baten gainean. Dinamika on batekin, Imanolen jokalariek tonua berreskuratu dute eta emaitzek ematen duten konfiantzarekin ekingo diote gaur Levanteren aurka jokatuko duten partidari.

Talde Valentziarrak Real Madrideri irabazi dio Valdebebasen eta Atletico Madrideri Metropolitanon azken irteeretan eta beste denboraldi sendo bat egiten ari dira Paco Lopezen agindupean. Europako borrokara lotzeko azken aukerak ahituta, Levantek eskura du jada bere helburu nagusia, beste denboraldi batez LaLiga Santanderren jarraitzea. Morales, Roger, Bardhi, Rochina
 kilatezko erasoko lerroa duen taldea Errege Kopako finalerdietara iritsi berri da. Aitor Fernandez gipuzkoarrarekin atepean, gure gaurko aurkariak duen potentziala ikusi genuen lehen itzuliko partidan.

Taldea dagoen bideak etorkizun atsegin batera garamatza. Dinamika, etengabe hazten doana, egokia da. Gure estiloari etengabe eta leial eusteko unea da. Emaitzek ematen duten sendotasunarekin, Reala izaten jarraitu behar dugu. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!