Realak garaipena bilatuko du gaur arratsaldean Elxeko Martinez Valero futbol zelaian datorren denboraldiari begira Europako pasaporte bat lortzeko borrokan sendotzeko. Errealistek erakutsitako mailak baikortasunera bultzatzen du, baina hain berdinduta dagoen liga honetan edozein erlaxazio zantzu garesti ordaintzen da eta etxeko taldeak 30 jardunaldi hauetan erakutsi du ez duela barkatzen.
Francisco iritsi zenean taldeak aurrerapausoa eman zuen errendimenduan. Jaitsierako postuekiko nolabaiteko tartea izan arren, lokalak ahalik eta azkarren puntuak batzen saiatuko dira hain desiratua dagoen berrogeiko kotara iristeko. Lucas Boyeren bajak Pere Milla, Fidel, Guido edo Ponce bezalako jokalari erreferenteen aurrerapena ekarriko du.
Jardunaldiak aurrera egin ahala, maniobra-marjina murriztuz doa. Erabaki bakoitzak, ekintza bakoitzak garrantzi handiagoa hartzen du orain. Gureak horren jakitun dira eta helburu komunarekiko konpromisoa erakusten ari dira. Ez dute aukerarik eman nahi, eskua altxatu eta ondorengoa esan nahi dute: "Hemen dago Reala". AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin