Sentimendu Kopa helburu duelarik aurredenboraldiko hirugarren asteari ekin dio emakumezkoen lehen taldeak. Nataliaren neskek, abuztuaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan, ekingo diote lehiari Levanteren aurka txapelketako lehen finalerdian (bigarren finalerdia 20:30ean jokatuko da Osasuna Real Madriden artean).
Igandean, aldiz, gainerako bi partidak jokatuko dira, 13:00etan finala eta goizeko 10:30ean hirugarren eta laugarren postuak.
SARRERAK
Sentimendu Kopara joan nahi dutenek 3 sarrera mota eskuratzeko aukera izango dute. Batetik, ostiralean jokatuko diren finalerdietakoak. Bestetik, igandean jokatuko diren hirugarren eta laugarren postu eta finalekoa eta, azkenik, txapelketako partida guztiak biltzen dituen sarrera ere erosi ahal izango da. Sarrerak Sadarreko bulegoetan eskuratu ahal izango dira abuztuaren 1etik aurrera.
ORDUTEGIA
- Astelehena, abuztuak 1: 16:30 – 19:30
- Asteartetik ostegunera: 9:30 – 13:30 eta 16:30 - 19:30
- Ostirala (Taxoarren): 16:00etatik aurrera
- Igandea (Taxoarren): 9:30etatik aurrera
PREZIOA
- BAZKIDEAK: 20 euro txapelketako sarrera. 10 euro egun bakarreko sarrera
- BAZKIDEAK EZ DIRENAK: 25 euro txapelketako sarrera. 15 euro egun bakarreko sarrera
- 18 URTEZ AZPIKOAK: 8 euro txapelketako sarrera. 5 euro egun bakarreko sarrera
- 6 URTEZ AZPIKOAK: sarrera doan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin