ELCHE CF - REAL SOCIEDAD (18:30)

Sentsazio onei eutsi

Realak Elche CF izango du aurkari gaur arratsaldean. Lehen bi jardunaldietan berdinketa lortu ondoren, azkena gainera egungo ligako txapeldunaren aurka, txuri-urdinek denboraldiko lehen garaipena bilatuko dute Martinez Valeron. Bi puntu horiek onak egitea da helburua liga hasierako sentsazio onei eusteko.

Sei denboraldi geroago itzuliko da LaLigara gure gaurko aurkaria, Bigarren B Mailatik Lehen Mailara igaro da urtebete pasatxoan. Gainera, bere debuta izango da denboraldi honetan, bere lehen bi jardunaldiak atzeratu egin baitziren. Udako merkatuan gehien mugitu den taldeetako bat da, entrenatzaile berriarekin, zutabe berriekin eta Raul Guti bere historiako fitxaketa garestienarekin.

Elxen irabaztea hasiera ezin hobea izango litzateke aste honetarako, hiru partida jokatu beharko dira guztira, hurrengo biak Reale Arenan aurkari zuzen teorikoen aurka. Baina urratsez urrats. Lehenik eta behin, lehiaketa ondo hasi nahi duen talde igo berri bati aurre egin behar zaio. Dena ematera. Aurrera Reala!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!