Sevilla zain dago

VĂ­deo

Autobus ofizialarekin Gipuzkoan zehar udalerri guztietako banderak jaso ondoren, ibilbidea gaur amaitu da Foru Aldundia eta Donostiako Udala bisitatuz

Goizean goiz, Jokin Aperribay presidente txuri-urdinak finala ospatzeko bandera eman dio Markel Olanori -Foru jauregiko balkoian izango da asteazkenetik-, eta ahaldun nagusiak Gipuzkoako bandera eman dio. Harkaitz Millan kirol diputatua, Angel Oyarzun presidenteordea, Nerea Aranburu eta Fermin Altuna klubeko kontseilariak ere ekitaldian izan dira.

Ondoren, arduradun txuri-urdinak Donostiako udaletxera joan dira ekimen eder hau bukatzera. Bertan, udaletxeko terrazan, Eneko Goia hiriko alkateak eta udalbatzaren zati handi batek (Jon Insausti, Marisol Garmendia, Reyes Karrere eta Aitzole Araneta zinegotziek) harrera egin diete eta banderak trukatu dituzte.

Gipuzkoako bandera guztiak Sevillara joango dira taldea babesteko. Ez du zaletasunik fisikoki, baina bihotzean dauka.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!