Sinistu behar da talde honetan. Dena galduta zegoela ematen zuenean, taldeak aurrera pauso bat eman zuen Getaferen aurka eta Europarako azken aukeren aurrean iristen da gaurkora. Egutegia, hasiera batean, ez dirudi aproposena Realarentzat. Lehen oztopoa arerio zuzena den Deportivo Alaves izango da. Abelardorenak denboraldi izugarria burutzen ari dira eta, gu bezala, ezin dute hutsik egin azken txanpa honetan.
Estu hartzen duen zelaia da Mendi. Babazorroek gogor animatzen dute 90 minutuetan eta lehia bakoitza azkena balitz bezala bizitzen dute. Txuri-urdinek borroka maila bera erakutsi behar izango dute eta ausart izan, dena ematera irten. Sinisteko arrazoiak baditugu. Aurrera mutilak!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin