Gure hirugarren taldeak hutsean berdindu du gaur arratsaldean Tudelanoren aurka. Txuri-urdinak hobeak izan dira lehen zatian eta markagailuan aurrea hartzeko bi aukera argi izan dituzte. Lehenengoa Eceizabarrenak izan du Canalesen erdiraketa baten ostean, baina bere errematea kanpora joan da gutxigatik. Bigarrena, aurkariaren zelaian baloia berreskuratu ondoren iritsi da eta jokaldia Mariezkurrenak amaitu langa gainetik joan den jaurtiketa batekin.
Bigarren zatia, aldiz, nafarrena izan da. Ederrek izan da lehena, Fragak aldentzea lortu duen burukada batekin. Antoniok berea izan du area barrutik emandako eskuinkada batekin, baina berriro ere atezain txuri-urdinak arriskua urrundu du. Jokaldirik erabakigarriena amaierarako hamar minutura iritsi da etxekoen aldeko penalti batekin; Fragak, beste behin, gola eragotzi du Colauren jaurtiketaren ostean. Azkena Ederrek izan du luzapenean, atezain txuri-urdinak berriro urrundu duen burukada batekin. Sufritutako berdinketa gure hirugarren taldearentzat. Datorren asteburuan Naxararen aurka garaipena bilatuko dut etxean sailkapenean postu erosoetan mantentzeko.
Fitxa teknikoa:
CD Tudelano: R. Santamaria, J. Castaño, Irurita, Borja V., Santamaría (kap.), Sito Barrera (Mario Sanchez, min. 88), Dani Santigosa, Velez (Colau, min. 69), Alvaro, Antonio eta Eder.
Real C: Fraga, Merino, Zubelzu (kap.), Larrañaga, Ropero (Garro, min. 67), Torres (Arruti, min. 78), Eceizabarrena (Guibelalde, min. 57), Lete, Canales (Pontones, min. 46), Mariezkurrena y Arenzana (Ramirez, min. 57).
Epailea: Calvo Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko J. Castaño eta Velezi eta kanpoko Torres eta Larrañagari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin