Realak RCDE Stadiuma bisitatuko du bihar eguerdian RCD Espanyolen aurka neurtzeko. Azken norgehiagoketan utzitako sentsazio onei jarraipena eman eta sailkapeneko aspirazioak bizirik mantentzeko. Txuri-urdinak Europako jipoitik altxa dira eta azkenaldi honetan etxetik kanpo eskuratzen ez duten garaipena dute helburu.
RCD Espanyol egoera antzeko batean aurkitzen da. Quique Sanchez Floresek zuzendutakoak, Realak baino puntu bat gutxiago dutenak, LaLiga Santenderreko Champions arerio guztien aurrean irudi paregabea erakutsi du etxean, baina sailkapenean ezin izan dute aurrera pauso nabarmenik eman. Gerard Moreno eta Leo Baptistao izango dira pericoen eraso mehatxu nagusiak.
Denboraldia ez da erraza izaten ari, baina azken jardunaldia arte borrokatzen jarraitu beharra dago. Helburuak ez dira maiatza arte ixten eta sugarra bizirik mantentzeko garaipenak pilatzen jarraitzea ezinbestekoa da. Goazen Real!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin