Realak bana egin du gaur gauean Gironak. Ondo hasi eta okerrago amaitu duen neurketan, puntu bat lortu dute donostiarrek sailkapeneko zortzigarren postuan kokatzeko liga amaitzeko bi jardunaldi faltan.
Etxekoek jokoan asko zutela, partida Remirok Tsygankoven jarutiketa bat zutoinera bidalita hasi da. Realak Barreneren kontraeraso batekin erantzun du, baina donostiarra ez da gai izan jokaldia ondo amaitzekoKataluniarrak ondo ari ziren arren, txuri-urdinek, lehen ordu erdia bete aurretik, lehen kolpea eman dute. Jon Martinek, buruz korner baten ostean, sarera bidali du baloia Reala aurretik ipintzeko. Michelen mutilak, saiatu eta saiatu, kanpoko jaurtiketekin ahalegindu dira berdinketa lortzen, asmatu gabe.
Bigarren zatian Matarazzoren gizonak ia ez dira erasoan azaldu. Etxekoak partidaren jabe egin dira eta, asko bultzatu eta gero, berdinketa lortu dute Stuaniri esker. Goran pozoinik izan ezean, atzean behintzat tinko eutsi diote berdinketari Montilivitik putu bat ateratzeko.
Txuri-urdinak, bi partida faltan, zortzigarren dira taulan. Igandean, Anoetako azkena Valenciaren aurka.
Fitxa teknikoa:
Girona FC: Gazzaniga, Arnau (kap), Francés, Vitor Reis, Álex Moreno, Iván Martín (Lemar, min.57), Witsel (Beltrán, min.57), Roca, Tsygankov (Echeverri, min.80), Ounahi eta Bryan Gil (Stuani, min.46).
Real Sociedad: Remiro, Aramburu (Turrientes, min.87), Martín, Ćaleta-Car, Sergio Gómez, Gorrotxa (Soler, min.57), Herrera (Zubeldia, min.87), Sučić, Barrene (Marín, min.34), Take (Carrera, min.57) eta Oyarzabal (kap).
Golak: 0-1: Martín, min.28. 1-1: Stuani, min.66.
Epailea: Miguel Sesma. Txartel horiak etxeko Francés eta Rocarentzat eta Barrene, Aramburu, Oyarzabal, Sergio Gómez, Ćaleta-Car, Carrera eta Turrientes kanpotarrentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin