Martin Odegaard 1998ko abenduaren 17an jaio zen Drammenen, Norvegian. Lehenengo pausoak bere hiriko beheko mailetako taldean eman zituen, Stromsgodset IF-en, eta 15 urterekin debuta egin zuen lehen taldearekin, norvergiar ligako jokalari gazteena izanik. 2015eko urtarrilean, 16 urterekin, Real Madridera iritsi zen Castillan jokatzeko. Lehenengo taldearekin debuta egin zuen, baina filialean bi urtez egon zen. 2017ko hasieran Heerenveenera iritsi zen utzita, talde holandarrera, eta denboraldi t'erdi egon zen. Talde txuri-urdinean 43 neurketa jokatu zituen, 3 gol sartuz. 2018ko udaran Vitessera iritsi zen utzita jokatzeko, holandar ligako beste talde batera. Bertan protagonismo nabarmena izan zuen, 39 neurketetan 11 gol sartuz.
Talentu eta etorkizun handiko jokalaria da, asko hazi dena Eredivisiean jokatu eta lehen mailako futbola ikusi ondoren. Kalitatezko jokalari erasotzailea da, driblin eta teknika zaindua duena. Erasoko postuetan jokatzeko moldakortasuna duenez garrantzia handia izango du aurtengo denboraldian. Ongi etorri, Martin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin